lunes, 26 de mayo de 2008

Esamoldeak eta 2

Al progreso no hay quien lo pare. Dios creó el mundo en seis dias. ¿Y qué tenemos hoy? La semana de cinco dias.
---Peter Ustinov. (1921-) Actor estadounidense.

Ez dago progresua gelditzerik. Jainkoak mundua sei egunetan sortu zuen. Eta gaur zer daukagu? Bost egunetako astea.
---Peter Ustinov. (1921-) Estatubatuetako aktorea.

Progresuak aurrera egiten du, sistema kapitalistaren eraginez gero eta ordu gehiago sartu behar ditugu lanean guretzako den denbora murriztutz, baina prozesua geldi daiteke, guztion interes eta lanaz geldi daiteke, edo behintzat alda daiteke bere noranbidea.

Aprendemos de la experiencia que los hombres nunca aprenden nada de la experiencia.
---George Bernard Shaw. (1856-1950) Dramaturgo irlandés.

Bizipenetatik, gizakiak inoiz ez duela bizipenetatik ezer ikasten, ikasten dugu.
---George Bernard Shaw. (1856-1950) Irlandar antzerkigilea.

Egunero bizi ditugun esperientziek esaten digute ez dugula esperientziatik ikasten, baizik eta behin eta berriro egiten ditugula arazo berdinak, kasu guztietan ez da horrela gertatzen, zeren bizi dugun guztia ikasteko balio baitzaigu.

Acoge lo provechoso, y no admitas lo dañoso.

La mejor estructura no garantizará los resultados ni el rendimiento. Pero la estructura equivocada es una garantía de fracaso.
---Peter Drucker.

Probetxuzkoa/onuragarria dena hartu, eta kaltegarria utzi.

Egitura hoberenak ez ditu ez emaitzak ezta errendimendua ere bermatuko. Baina egitura okerrak porrotaren bermea da.
---Peter Drucker.

Un experto es aquel que cada vez sabe mas sobre menos cosas hasta que sabe absolutamente todo acerca de nada.
Definición de Weber.

Aditua da gauza gutxien inguran gero eta gehiago dakiena ezerren inguruan dena dakien arte.
Weber-ren definizioa.

Aprender sin pensar es esfuerzo perdido; pensar sin aprender, peligroso.
---Confucio.

Pentsatu gabe ikastea ahalegin galdua da; Ikasi gabe pentsatzea, arriskutsua.
---Confucio.

Lo último que uno sabe es por donde empezar.
---Blaise Pascal. Matemático y filósofo francés.

Nondik hastea norberak dakien azkenengo gauza da.
---Blaise Pascal. Matematiko eta filosofo frantsesa.


Al estudiante que nunca se le pide que haga lo que no puede, nunca hace lo que puede.
---John Stuart Mill.

Ezin duena egiteko inoiz eskatzen zaion ikasleak ez du inoiz ahal duena egingo.
---john Stuart Mill.

jueves, 22 de mayo de 2008

Hezkuntza Informatikan 10 aholku

  1. Pazientziaz hartu, teknologiak erabiltzen hastea beti ez delako erraza izaten, praktikarekin ikasten da.
  2. Pantailan agertzen dena arretaz irakurri.
  3. Zailtasunen bat izatekotan interneten zenbait tutorial daude zalantzak argitzeko.
  4. Hezkuntzan oso baliagarriak suerta zaizkigun zerbitzu edo erremintak daude, beraz, hauen inguruko informazioa bilatzea oso garrantzitsua da.
  5. Hezkuntzan jarduera asko egiten ditugu eta hauek bezain zerbitzu daude, aukeratu egokiena.
  6. Oso garrantzitsua da e-maila erabiltzen ikastea besteekin informazioa elkartrukatzeko, etab.
  7. Sarean beste ikastetxeetako informazioa eskuratu dezakegu, eta gure eman.
  8. Beti onuragarria da kurtsoren bat egitea abilagoa izan gaitezen.
  9. Beste lankideei laguntza eskatu eta eman.
  10. Informatikak hainabt lanetarako erraztasun handiak emango dizkigu, beraz, ausartu!

ESAMOLDEAK

Egunero, gehiago dakigu eta gutxiago ulertzen dugu.

Esamolde hau kritikoki aztertzen badugu, zera ulertuko dugu zenbat eta gehiago jakin orduan eta kritikoki ikusiko ditugu gauzak, hau da, gauzen zentzua ulertuko dugu. Bestalde, zera uler dezakegu, gero eta ezagutza gehiago ditugu baina ulermen gutxiago.

Teknologiak ez digu denbora aurrezten, baina beste modu batean banatzen du. -- Helman Nahr.

Honek esaten duena zera da, lehen gauzak egiteko erabiltzen genuen denbora, orain teknologia berriekin ez dugula aurrezten baina beste era batean antolatzen da. Hala ere, nire ustez, gauzak lehen egiten genuen moduan egitea komeni zaigu, zeren teknologiek arazo asko ematen baitizkigute.

Haur bat heztea ez da ez zekien zerbait irakastea, baizik eta existitzen ez zen norbait bihurtzea. -- John Ruskin.(1819-1900) Britaniar kritiko eta idazlea.
Esamolde honen arabera, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista izanda, irakasleok ez diogula ezagutzak barneraraziko, baizik eta jendarteratzeko prestatuko dugula hainbat balore eta jokabide barneraraziz.

Zergaitik ematen digu,lana aurrezten eta bizitza errazten digun teknologia zientifiko zoragarri honek, hain zoriontasun gutxi ? Erantzuna hauxe da: oraindik ez dugulako iaiotasunez erabiltzen ikasi. -- Albert Einstein. (1879-1955) Alemaniar fisikoa.

Ados nago esamolde honekin, teknologia honek erraztasunerako tresna bat izanik hainbat buruhauste ematen digula baina ez dut uste bakarrik ez kontrolatzeagatik izanen dela, baizik eta kontrolerako tresnak direlako eta bestalde, erabiltzeko errazak ez direlako eta formakuntzarik ez dugulako hauen erabileran.

Aberastasuna jabegoan baino gozamenan datza. --Aristóteles. (384-322 K.A) Filosofo grekoa.

Aberastasuna ezin da jabegoan oinarritu, zeren jabegoa ez da inoiz asetzen hau da, beti gehiago izateko grina duenak ezin izango du zoriontsua izan etengabe bere nahia asetu behar duelako eta materiala den zerbaitek ez gaitu aberasten, hau da, behin behineko zoriontasuna ematen digu.
Aldiz, gozamenarekin pertsona moduan bilatzen duguna lortzen dugu eta hainbat ekarpen
ekarriko dizkigu, hala ere, ez dut uste aberastasuna gozamenean oinarritzen denik soilik.

Adi egon eta ulertu ikasteko . Konbentzitu ezin badituzu, nahas itzazu. --
Truman-en legea.

Ikasteko grina izan behar dugu, beti parte hartze aktiboa izanik eta motibazioa izanik. Bigarrenaren kasuan, egia da norbait ezin baduzu konbentzitu behintzat pentsarazi behar diozu, bere ideiak kritikoki analizatzeko, edo behintzat, pentsatzen duena birplanteatzeko.