jueves, 22 de mayo de 2008

ESAMOLDEAK

Egunero, gehiago dakigu eta gutxiago ulertzen dugu.

Esamolde hau kritikoki aztertzen badugu, zera ulertuko dugu zenbat eta gehiago jakin orduan eta kritikoki ikusiko ditugu gauzak, hau da, gauzen zentzua ulertuko dugu. Bestalde, zera uler dezakegu, gero eta ezagutza gehiago ditugu baina ulermen gutxiago.

Teknologiak ez digu denbora aurrezten, baina beste modu batean banatzen du. -- Helman Nahr.

Honek esaten duena zera da, lehen gauzak egiteko erabiltzen genuen denbora, orain teknologia berriekin ez dugula aurrezten baina beste era batean antolatzen da. Hala ere, nire ustez, gauzak lehen egiten genuen moduan egitea komeni zaigu, zeren teknologiek arazo asko ematen baitizkigute.

Haur bat heztea ez da ez zekien zerbait irakastea, baizik eta existitzen ez zen norbait bihurtzea. -- John Ruskin.(1819-1900) Britaniar kritiko eta idazlea.
Esamolde honen arabera, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista izanda, irakasleok ez diogula ezagutzak barneraraziko, baizik eta jendarteratzeko prestatuko dugula hainbat balore eta jokabide barneraraziz.

Zergaitik ematen digu,lana aurrezten eta bizitza errazten digun teknologia zientifiko zoragarri honek, hain zoriontasun gutxi ? Erantzuna hauxe da: oraindik ez dugulako iaiotasunez erabiltzen ikasi. -- Albert Einstein. (1879-1955) Alemaniar fisikoa.

Ados nago esamolde honekin, teknologia honek erraztasunerako tresna bat izanik hainbat buruhauste ematen digula baina ez dut uste bakarrik ez kontrolatzeagatik izanen dela, baizik eta kontrolerako tresnak direlako eta bestalde, erabiltzeko errazak ez direlako eta formakuntzarik ez dugulako hauen erabileran.

Aberastasuna jabegoan baino gozamenan datza. --Aristóteles. (384-322 K.A) Filosofo grekoa.

Aberastasuna ezin da jabegoan oinarritu, zeren jabegoa ez da inoiz asetzen hau da, beti gehiago izateko grina duenak ezin izango du zoriontsua izan etengabe bere nahia asetu behar duelako eta materiala den zerbaitek ez gaitu aberasten, hau da, behin behineko zoriontasuna ematen digu.
Aldiz, gozamenarekin pertsona moduan bilatzen duguna lortzen dugu eta hainbat ekarpen
ekarriko dizkigu, hala ere, ez dut uste aberastasuna gozamenean oinarritzen denik soilik.

Adi egon eta ulertu ikasteko . Konbentzitu ezin badituzu, nahas itzazu. --
Truman-en legea.

Ikasteko grina izan behar dugu, beti parte hartze aktiboa izanik eta motibazioa izanik. Bigarrenaren kasuan, egia da norbait ezin baduzu konbentzitu behintzat pentsarazi behar diozu, bere ideiak kritikoki analizatzeko, edo behintzat, pentsatzen duena birplanteatzeko.

No hay comentarios: